Saurio

Saurio
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Baliorik ez Sauria
Gauthier, 1984

Saurio (Sauria) Squamataren barruko subordena bat da. Oraindik orain ez du onarpen osorik, nahiz eta The Reptile Databasek guztiz ontzat eman.

Itxuraz muskerraren antzekoak dira gehienak, gorputzaz luzaranak, lau hankakoak eta isats-luzeak. Badira, hala ere, gorputz sendokoak (kameleoia), eta hankarik ez dutenak ere (anfisbenidoen familiakoak gehienak). Saurio batzuetatik besteetara alde handiak dira neurrian; Komodoko herensugea, esate baterako, 3,5 m luze egin daiteke eta gekoa 14 cm baino asko luzeago ez da egiten. 16 bat familia biltzen dira subordena horretan. Horietan ezagunenak iguanidoak, agamidoak, lazertidoak, kameleontidoak eta baranidoak dira; saurio motarik ezagunenak, berriz, muskerra, kameleoia eta iguana dira.

Infraordenak

  • Dibamia
  • Diploglossa
  • Gekkota
  • Iguania
  • Platynota
  • Scincomorpha

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-10-4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2254408
  • Commonscat Multimedia: Diapsida / Q2254408
  • Wikispecies Espezieak: Sauria

  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 49951787
  • ITIS: 563891
  • Paleobiology Database: 151359
  • WoRMS: 342632
  • Wd Datuak: Q2254408
  • Commonscat Multimedia: Diapsida / Q2254408
  • Wikispecies Espezieak: Sauria