Sebastián Vizcaíno (Extremadura, 1548 – Mexiko Hiria, Espainia Berria, 1624) espainiar itsasgizona eta konkistatzailea izan zen.
Portugaleko konkistan parte hartu ondoren, Espainia Berrian egokitu zen eta Kaliforniako kostaldea konkistatzeko saioak egin zituen (1596-1597, Andaluzia Berria; 1602, Kalifornia Beherea). Sortalde Urrunera joan zen gero eta, tarteka, Espainiako koroaren eta Japoniaren arteko bitartekari izan zen. 1612-1613. urteetan Espainia Berrira itzuli zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastián Vizcaíno |