Tarawako gudua

Tarawako gudua
Irudia
Map
Motagudu
Honen parte daOperation Galvanic (en) Itzuli eta Bigarren Mundu Gerra
Denbora-tarte1943ko azaroaren 20a - 1943ko azaroaren 23a
Data1943ko azaroaren 23a
KokalekuBetio (en) Itzuli

Tarawako gudua 1943ko azaroaren 20a eta 23a bitarte gertatu zen Estatu Batuen eta Japoniaren artean, Gilbert uharteetako Tarawako atoloian. Galvanic operazioaren zati bat izan zen, estatubatuarrek Gilberts uharteak bereganatzeko martxan jarri zuena.[1]

Hildakoak

Ia 6.400 japoniar, korear eta estatubatuar hil ziren borroketan, batez ere Betio uharte txikian eta haren inguruan, Tarawako atoloiaren hego-mendebaldeko muturrean. [2]

Hildako marine estatubatuarren artean, euskal jatorriko soldaduak izan ziren. Bigarren Dibisioko Tankeen 2. Batailioiko C konpainiako Sebastián Garde Baca lehen egunean hil zen, 27 urte zituela. Hurrengo egunean Philip Olano hil zen, leku berean.

  • Sebastian Garde
    Sebastian Garde
  • Philip Olano
    Philip Olano

Garrantzi estrategikoa

Tarawako gudua izan zen Erdialdeko Pazifikoko eskualde erabakigarrian amerikarren egin zuten lehen erasoa. Lehen aldia izan zen ere Ozeano Bareko gerran Estatu Batuek lurreratze anfibio baten aurrean Japoniako oldarraldi latza jasaten zuena. [3] Aurreko lehorreratzeek hasieran erresistentzia gutxi edo batere ez zuten aurkitu, baina Tarawan ondo hornitutako eta ondo prestatutako 4.500 defendatzaile japoniar zeuden, eta ia azken ahatseraino borrokatu ziren. Horrek eragin handia izan zuen Estatu Batuetako Itsas Armadan. Tarawaren galerak 76 orduko epean gertatu ziren.

 

Irudi galeria

  • Betio urtearen aireko ikuspegia ekialdera begira, marineen 1943ko irailaren 18ko inbasioaren aurretik.
    Betio urtearen aireko ikuspegia ekialdera begira, marineen 1943ko irailaren 18ko inbasioaren aurretik.
  • Japanese 14-cm kanoia Tarawan, 1943;
    Japanese 14-cm kanoia Tarawan, 1943;
  • Japoniarren 8-hazbeteko 4 armetako baten suntsipena.
    Japoniarren 8-hazbeteko 4 armetako baten suntsipena.
  • Japoniarren 8-hazbeteko arma baten kokapena Tarawan (1996)
    Japoniarren 8-hazbeteko arma baten kokapena Tarawan (1996)
  • "Tarawa, South Pacific, 1943" Sergeant Tom Lovell sarjentuaren marrazkia.
    "Tarawa, South Pacific, 1943" Sergeant Tom Lovell sarjentuaren marrazkia.
  • Marinak japoniarrek paratutako txarrantxa gurutzatzen Betio uhartea (koloreztatua)
    Marinak japoniarrek paratutako txarrantxa gurutzatzen Betio uhartea (koloreztatua)
  • M4 Sherman baten arrastoak aintziran.
    M4 Sherman baten arrastoak aintziran.
  • Japoniarrek kolpatutako LVT bat hondartzan.
    Japoniarrek kolpatutako LVT bat hondartzan.
  • Betio uharteko ikuspegia, Tarawa
    Betio uharteko ikuspegia, Tarawa
  • Guda osteko japoniar soldadu hilen Pulitzer saridun argazkia.
    Guda osteko japoniar soldadu hilen Pulitzer saridun argazkia.
  • Japoniako bi Inperioko Marine, beren buruaz beste egin zutenak harrapatuak izan aurretik.
    Japoniako bi Inperioko Marine, beren buruaz beste egin zutenak harrapatuak izan aurretik.
  • Betio uharteko aireko ikuspegia, 1943ko azaroaren 24an.
    Betio uharteko aireko ikuspegia, 1943ko azaroaren 24an.
  • Tarawako 37 hilerrietako handiena.
    Tarawako 37 hilerrietako handiena.

Erreferentziak

  1. «Battle of Tarawa» World War 2 Facts.
  2. Alexander 1993, 50 orr. .
  3. Wheeler 1983, 170 orr. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q250309
  • Commonscat Multimedia: Battle of Tarawa / Q250309

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85132472
  • NKC: ph355389
  • Wd Datuak: Q250309
  • Commonscat Multimedia: Battle of Tarawa / Q250309