Timokrazia

Politika
Botereak
  • Betearazlea
  • Legegilea
  • Judiziala
Gobernu motak
  • Monarkia
  • Errepublika
  • Anarkia
Erregimen eta sistemak
  • Parlamentarismoa
  • Presidentzialismoa
  • Demokrazia
  • Despotismoa
  • Diktadura
  • (Junta militarra)
  • Absolutismoa
  • Autoritarismoa
  • Erregeordetza
Botere motak
Kargu eta postuak
  • i
  • e
  • a
Ikasle bat Aristotelesen Politika liburuaren itzulpen bat irakurtzen.

Aristotelesen Politikan, timokrazia bat definitzen zen (grezieratik τιμή timē- , "ohorea, balioa" eta -κροία -kratia, "araua") jabeek soilik parte har zezaketen gobernu bezala. Timokraziaren forma aurreratuenek, non boterea aberastasunetik erabat eratortzen den, erantzukizun soziala edo zibikoa kontuan hartu gabe, timokrazia forma aldatu eta plutokrazia bihur dezakete, non arauak aberatsek inposatzen dituzten beren klasearen mesedetan.[1]

Timokrazian gobernuan "arima sumikorrak" nagusitzen zaio "arima arrazionalari"; gerlariak dira klase nagusia. Timokrazian gobernariek beraientzat nahi dituzte ohoreak eta aberastasunak eskuratu, gobernari anbiziotsu, handizaleak dira. Behe klaseak zapaltzeko lotsarik ez. Gobernariek ez dute klaseen arteko oreka handiagoa bilatzen... Gobernu mota honek, denboran irauten badu, aristokraziaranzko edo plutokraziaranzko bilakaera izatea da espero daitekeena.

Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat.
Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan.
Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.

Solon

Solon

Aristoteles

Aristoteles

Platon

Platonen Errepublikan, filosofo greziarrak bost gobernu mota deskribatzen ditu (horietatik lau bidegabeak). Timokrazia (Errepublika, VIII. liburua) lehen erregimen "bidegabea" da. Aristokraziaren usteltze bezala hartzen du timokrazia Platonek. Timokrazian gobernatzen zuen klase aristokrata maila espiritual beheragoko bati pasatzen dio boterea. Boterea beheragoko pertsonek hartzen dutenean gobernu bidegabeagoak ekarriko dute. Aristokratak espiritualagoak izan daitezke baina timokrata bat, "Gehiago makurtzen da tipo sinpleagora, gerrarako egokiagoak legea ezartzeko baino".

Espartako hiriguneak Platoni benetako eredu bat eman zion gobernu-era horretarako. Behatzaile modernoek Esparta estatu totalitario edo alderdi bakartzat deskriba lezakete, nahiz eta bere gizarteaz dakigun xehetasunak ia Espartaren etsaiengandik bakarrik datozen. Militarismo-estrategiaren ideiak zehatz-mehatz islatzen ditu espartar gizartearen oinarrizko balioak. Platonen bost erregimenetatik bakarra hartzen du aintzakotzat, gobernatzeko egokia-edo dirudiena, aristokrazia. Platonen obrako erregimen bidegabeek kaosera eta azken finean ustelkeriara daramate.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q585804
  • Wd Datuak: Q585804
  1. .