Tixotropia
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d1/Heinz_USDA_Organic_Tomato_Ketchup.jpg/220px-Heinz_USDA_Organic_Tomato_Ketchup.jpg)
Tixotropia fluido ez-newtondar batzuen propietatea da, denboran zehar euren biskositatearen aldaketa bat erakusten dutenak; fluidoa zenbat eta denbora gehiagoz zizaila-esfortzuen menpe jarri, orduan eta biskositate txikiagoa du. Fluido tixotropikoa, zizailaren erritmoan bat-bateko aldaketa bat dagoenean, oreka-biskositatea lortzeko denbora mugatua behar duen fluido bat da.
Hala ere, ez dago definizio unibertsalik; terminoa, batzuetan, biskositate/denbora erlaziorik erakusten ez duten fluido sasiplastikoei aplikatzen zaie. Garrantzitsua da fluido tixotropiko baten eta beste pseudoplastiko baten arteko aldea kontuan hartzea. Lehenengoak denboran zehar biskositatea murrizten du etengabeko ebaketa-abiaduran; azkenak, berriz, txikitze hori erakusten du ebaketa-abiadura handitzean. Kontrako propietatea erakusten duten jariakinei, zeinean denboran zeharreko asaldurak solidotzea eragiten duen, erreopektikoak deitzen zaie, batzuetan anti-tixotropikoak, eta ez dira hain ohikoak.
Kanpo estekak
Datuak: Q288903