Tronboi

Tronboi
labrosones with slides (en) Itzuli
Irudi gehiago
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena423.22

Tronboia metal-familiako haize-instrumentua. Musika klasikoa eta jazz arloetan asko erabiltzen da.

Deskribapena

Hobako zati hauek ditu tronboiak:

  • Aho-pieza: Tronboi jotzaileak putz egiteko erabiltzen duen pieza da.
  • Bara: "U" itxurako hodia da eta zazpi posizio izan ditzake, bakoitzarekin hodiaren luzera desberdina finkatuz.
  • Kanpaia: Tronboiaren amaierako pieza da, bertatik ateratzen da soinua.

Ezaugarriak

Tronboiak hiru oktaba inguruko hedadura du eta hots sendoa du.

Historia

Musikagileek efektu dramatikoa sortzeko erabili izan dute, adibidez Mozartek Don Giovanni operan edo Beethovenek bosgarren sinfonian.

Gaur egun tronboi-mota erabilienak tronboi tenorrak, si bemolean, eta tronboi baxuak, sol eta fa-n, dira. Barrokoan eliz musikan erabiltzen zen, batez ere, baina 1850. urtetik aurrera orkestrako tresna finko bihurtu zen. Gaur egun, musika eta banda militarretan erabiltzeaz gainera, jazzean ere oso erabilia da. Tutu lerrakora duen tronboiaz gainera, pistoiak dituen tronboia ere bada.

Ikus, gainera

  • Orkestra

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8350
  • Commonscat Multimedia: Trombones / Q8350

  • Identifikadoreak
  • GND: 4046865-3
  • LCCN: sh85137992
  • NDL: 00573325
  • NKC: ph840184
  • AAT: 300042335
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8350
  • Commonscat Multimedia: Trombones / Q8350


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.