Zeru horiek

Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; telefilma gaitzat duena beste hau da: «Zeru Horiek (telefilma)»
Zeru Horiek
Datuak
IdazleaBernardo Atxaga (1995)
Argitaratze-data1995
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaZeru horiek
ArgitaletxeaErein
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak128
ISBN978-84-7568-943-2

"Zeru Horiek" Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 1995ean argitaratutakoa Erein argitaletxearekin.

Eleberria hizkuntza askotara itzuli da, esaterako katalana, gaztelania, ingelesa, alemaniera, italiera, finlandiera, esloveniera, suediera, estoniera eta turkierara[1].

Haria

Eleberri honetan sei orduko autobus bidaia bat kontatzen zaigu, espetxean lau urte egon ondoren hogeita hamazazpi urteko emakume batek egiten duena Bartzelonatik jaioterriraino, Bilboraino. Irene, euskal preso politiko ohia, kartzelatik atera berria da, baina ez da libre sentitzen.

Bidaian Irenek bere bizimodua gogoratzen du. Erretzea atsegin du edo beharrezko zaio. Partaide izan den organizazio armatua uztea erabaki du. Guztien iritzien aurka utzi du Irenek espetxea ere, eta bakardade izugarria du Bilbon bere zain.

Autobusean polizia bat doa eta honek oso urduri jartzen du Irene. Autobusean bi moja ezagutuko ditu eta bere gogoari jarraitzeko gomendatuko diote biek, jendearen presioari jaramonik ez egiteko esanez. Irenek askatasuna du helburu.

Filma

Sakontzeko, irakurri: «Zeru Horiek (telefilma)»

2006an estreinatu zuten Aitzpea Goenagak zuzendutako telebistarako filma, Atxagaren eleberrian oinarritua.

Erreferentziak

  1. Zeru horiek. .

Kanpo estekak

  • Liburuaren aipamena "Erein"en webgunean
  • Pelikularen aipamena "Euskaraz.net"-en
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3541663
  • Wd Datuak: Q3541663


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.