Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zidobudina[1] edo azidotimidina (AZT) lehen sendagai antirretrobirala izan zen. 1987an onartu zuten GIB bidezko infekzioa duten pertsonentzat sendagai gisa, birusaren erreplikazioa ezabatzean duen eraginagatik, baina ez du sendabiderik ematen eta ez du bermatzen birusaren infekzioarekin lotutako gaixotasunen kopurua murriztuko denik. Zidovudinak ez du saihesten GIBa transmititzea.[2]
Zidobudina 1964an deskribatu eta 1987an merkaturatu zuten.[3]